Zornotza Bizkaiko herri arteko finalaren ateetan geratu da

Anboto 2016ko eka. 20a, 10:03

Zornotzak Lagun Onak pilota taldeko pilotariak

Miraria behar zuten eta ez zen gauzatu. Finalerdietan Zornotzak galdu egin du Markinaren kontra. Finala Markina eta Munitibarren artekoa izango da.

Joaneko jardunaldian 2-1 galduta, kanporaketa aldapa gora zuen Zornotzak. Atzo jokatu zen itzuliko jardunaldia. Kadeteetakoa nahiko erraz irabazi zuen Markinak: 11-22. Gazteetakoa izan zen partidurik ederrena. Joanekoan Zornotzako gazteek ez zuten euren mailarik eskaini, baina atzo bikain aritu ziren eta garaipena lortu zuten emozioz betetako partiduan: 22-21.

Aldeko eta kontrako tantoen balantzea kontuan hartuta —jardunaldi bietakoa— Markinak nahikoa zuen nagusietan tanto bakarra egitea finalera sailkatzeko. Berehala egin zuten eta, gainera, partidua erraz atera zuten aurrera: 5-22.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!