Joanekoan kadete (22-13) eta gazteek (22-7) galdu eta nagusiek irabazi egin zuten (10-22). Kanporaketako gakoetako bat gazteetako partiduan egon zela uste du Olabarriak: “Ez genuen gure mailan jokatu. Partidu txarra izan zen. Eurak, aldiz, oso ondo aritu ziren”. Domekan, gutxienez, partidu bi irabazi behar dituzte eta, gainera, aldeko-kontrako tanto balantze negatiboari (-12) buelta eman. Hori guztia gutxi balitz, nagusietan Txaber Zabala atzelari titularrak ezingo du jokatu, eta bere ordez Beñat Iturbe ariko da Iñigo Elorriagaren bizkarzain. Gazteetako bikotea Estifen Lizundiak eta Mikel Goiriak osatuko dute, eta kadeteetakoa Iñigo Atutxak eta Gorka Lazkanok. Aurtengoa herri artekoaren 46. aldia da, eta Zornotzak ez du inoiz irabazi. 2001ean finalera heldu zen, eta Elorrioren kontra galdu zuen.
Txapelketako bigarren finalista Munitibibar izango da seguruenik. Joanekoan hiru partiduak irabazi zizkion Lemoari.