Elite Traveller aldizkariko irakurleen botoak hartzen dituzte kontuan zerrenda osatzerako orduan. Iazko zerrendagaz alderatuta postu bat irabazi du Azurmendik. Aurten Chicagoko Alinea jatetxea bakarrik du aurretik.
Donostiako Martin Berasategui jatetxea 41. postuan dago (iaz baino 22 gorago); Andoni Luiz Adurizen ‘Mugaritz’ jatetxea 53. postuan dago (iaz baino 25 beherago) eta Juan Mari Arzak-en ‘Arzak’ 65.ean (iaz baino bi gorago).