Euskal Herriko Rallysprint egutegiko bosgarren proba da Zornotzakoa. Aurreko lauretan Aingeru Castrok batu du punturik gehien, eta bera dago lider: Goierri eta Azpeitiako probak irabazi ditu. Iban Tarsicio abadiñarra bigarren tokian dago, Castrorengandik 39 puntura: Nañarriko proba irabazi du, baina Gabirian erretiratu beharra izan zuen. Enrique Barrenetxea-Arando zaldibartarra da hirugarren sailkatua.