Joe Gonzalez 'Argixe' entzungai, Eleizetan

Anboto 2016ko mai. 20a, 13:45

Klarinetista da Gonzalez, Argixe taldean.

Joe Gonzalez Zornotzako klarinetistaren hirukoteak joko du Eleizetan musika zikloko hirugarren hitzorduan.

Maiatzaren 22an, 12:15ean, Boroako San Pedro baselizan izango da kontzertu hori. Gonzalez zornotzarragaz batera, Ales Larrazabal pianistak eta Belen Fernandez txelistak osatzen dute Argixe hirukotea, eta Brahmsen La minorreko 114. opusa joko dute emanaldiaren lehenengo partean. Ganbera-musikako hirukoteentzako obra erreferentziala da Brahmsen hori, Erromantizismoko errepertorioan. Kontzertuaren bigarren zatian, berriz, Astor Piazzolaren lau tango joko dituzte Gonzalezek, Larrazabalek eta Fernandezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!