Mangamore jaialdiaren X. edizioa iragarriko duen kartela aurkeztu dute

Anboto 2016ko mai. 16a, 15:00

Marcel Perez eta Marisa Martinezek egindako kartelak iragarriko du, urriaren 7tik 9ra arte, Zornotzan burutuko duten Mangamore jaialdia.

Alberto Laguna eta Iker Bilbao zornotzarrek egindako webserie baten teaser-a ere aurkeztu du Ametx erakundeak. Aurreratu dutenez, uztailetik aurrera egongo da webserie hori Interneten ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!