Aipamen berezia egin diote ‘Jai Alai Blues’ filmari BCN Sports Film jaialdian

Anboto 2016ko mai. 11a, 17:30

Maiatzaren 3tik 7ra Bartzelonan burutu duten BCN Sports Film jaialdian saritu dute Berde Produkzioak ekoiztetxe zornotzarraren Jai Alai Blues dokumentala. Epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Gorka Bilbaok idatzi eta zuzendu zuen filmak.

Zesta-puntaren historia kontatzen du Jai Alai Blues dokumentalak, istorio haien protagonisten biografia ardatz hartuta. Miamiko Jai Alai frontoiaren sasoirik arrakastatsuenak zein garai zailagoak ditu filmak berbagai, zestalarien ahotik.

Hiru urte eta erdi eman dituzte dokumentalaren sortzaileek protagonisten ahotik historia ezagutzeko lanean, eta dokumentala sortzen, ondoren. Iazko Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!