Amorebieta futbol klubeko nesken taldeak antolatuta, Athletic Clubeko Erica Vázquez, Ainhoa Tirapu eta Irene Paredes jokalariek teknifikaziora bideratutako entrenamendu saio bat emango dute martitzenean, 17:30ean, Zornotzako Txolon futbol zelaian. 11 eta 15 urte arteko neskei bideratuta dago. Deialdi irekia da eta gura duten denek parte hartu dezakete.