Eneko Gorospe eta Urko Izaguirre lehengusuek irabazi dute Bizkaiko Binakako Bolo Txapelketa. Gorospek iazko txapela berritu du. Iaz Beñat anaiarekin jokatu zuen; aurten Beñat baja izan da, Izaguirrerekin osatu du bikotea eta bikain moldatu dira. Bikote irabazleak 842 puntu batu zituen bigarren sailkatu ziren Pedro Luis Uribarri eta Jose Luis Arreguik baino 56 gehiago.