Antzerki amateurraren zikloaren bigarren emanaldia egingo dute

Anboto 2016ko api. 14a, 10:00

El pabellón del olvido antzezlana eskainiko du, La Sombra Teatro taldeak, bihar, Zornotza Aretoan. Joan zen barikuan abiatu zuten antzerki amateurraren zikloaren barruko bigarren emanaldia izango da.

Maiatzaren 8an eta ekainaren 10ean izango dira antzerki ziklo horren barruko azken bi emanaldiak. Durangaldeko eta Zornotzako antzerkigile gazteak izango dira hitzordu bi horien protagonistak: Zugan Ni ekimenean parte hartzen duten gazteek eskainiko dute, maiatzaren 8an, 17:00etan, antzerki emanaldia, eta Zornotzako antzerki tailerrekoek itxiko dute antzerki amauterraren zikloa, ekainaren 10ean.

Antzerkizaletasuna bultzatzeko helburuagaz antolatu dute, lau emanaldiko ziklo hau, Zornotza Aretoan. Bilboko 7 Grados antzerki taldeak, Trastornos literarios izenburuko obragaz, abiatu zuen, joan zen barikuan, programazio hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!