Visconti nagusi Zornotzako Udaberri Klasikoan

Anboto 2016ko api. 10a, 14:37

Movistar talde nafarrak erakustaldia eman du Zornotzako Udaberri Klasikoan. 

Giovanni Viscotik irabazi duen lasterketan, Gorka Izagirre taldekideak eta Sergio Pardilla Caja Rural - Seguros RGA taldeko txirrindulariak osatu dute podiuma. Muniketako lehen igoeran, Izagirrek aurrera egin du, Alejandro Valverde eta Sergio Pardillarekin. Ondoren hirukoteari, gaurko irabazlea batu zaio eta laurak iritsi dira elkarrekin, Zornotzako helmugara. Mikel Bizkarra mañariarrak berriz, maila onean dagoela erakutsi eta lehen tropelean helmugaratzea lortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!