Un otoño sin Berlín filmetik kanpo geratu ziren irudien emanaldi berezia

Anboto 2016ko api. 4a, 15:00

2014ko urrian Zornotzan grabatu zuten Un Otoño sin Berlín filmetik kanpo geraturiko hainbat eszena emango dituzte, biharko emanaldi berezian. Figurante bezala filmean parte hartu zutenei eskerrak emateko antolatu dute hitzordu hori, eta "eurekin ospatu filmak izan duen arrakasta".

Lara Izagirre filmaren zuzendari zornotzarrak eta Naiara Carmona eta Lier Quesada aktoreek parte hartuko dute Zornotza Aretoko biharko hitzorduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!