Euskadiko 24 xakelaririk onenak Zornotzan lehiatzen dabiltza

Anboto 2016ko mar. 29a, 09:36

Atzo hasi eta domekara bitartean Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko dute Zelaieta zentroan.

Aurten ere, 11. aldiz segidan, Zornotzan ari dira Euskadiko Xake Txapelketa jokatzen. Atzo hasi eta domekara bitartean lurraldeka sailkatu diren 24 partaideen artean erabakiko da zein den Euskadiko txapelduna Zornotzako Zelaieta Zentroan. Irabazleak Espainiako txapelketan parte hartzeko eskubideaz gainera, 1.000 euroko saria ere eskuratuko du.

Partidak irekiak izango dira bertaratu nahi duten ikusle guztientzat eta, Internet bidez ere transmitituko dira zuzenean, Zornotzako Xake Klubaren webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com

Aurten ere maila gorenekoa da partaideen kalitatea. Santiago González azken bi aldietako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan laugarren geratu zen Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango dira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.

Txapelketak irauten duen egunetan, irakaskuntza arautuko irakasleen  prestatzaileen prestakuntzarako sarrera-ikastaroa (I. zatia) emango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!