Antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo edizioan ere maila gorenekoa da partaideen kalitatea. Santiago González azken bi edizioetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan den Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zen Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango dira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.
Partidak irekiak izango dira bertaratu nahi duten ikusle guztientzat eta, Internet bidez ere transmitituko dira zuzenean, Zornotzako Xake Klubaren webgunean: www.zornotzakoxakeelkartea.com.
Irakasleentzako ikastaroa
Horrekin batera, martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean irakaskuntza arautuko irakasleen prestatzaileen prestakuntzarako sarrera-ikastaroa (I. zatia) eskainiko da.