Lezamako harrobitik irtendako jokalariak 2006-2007 lehen mailan debutatu ondoren, 45 partidu jokatu zituen Athletic Club taldearekin. 2009ko udan, bi denboraldirako Numantzia taldera joan zen bigarren mailara. Girona taldean beste bi denboraldi eman ondoren, Mirandesen urte bat jokatu zuen Murtzian azken urtea jokatu arte.