Euskadiko Ikasleen Orkestran ariko dira Zubiaur musika eskolako hiru ikasle

Anboto 2016ko mar. 3a, 17:25

Amaia Arrieta, Maite Irastorza eta Ander Bengoetxea dira Euskadiko Ikasleen Orkestran aritzeko aukeratuak izan diren biolin-jotzaile zornotzarrak.

Euskadiko kontserbatorio eta musika eskoletako 93 ikaslek osaturiko orkestra sinfoniko horrek aurten eskainiko dituen bi kontzertuetan parte hartuko dute zornotzako musikariek. Apirilaren 2an Gasteizen, eta 3an, Tolosan, eskainiko ditu EIOk Haendel, Beethoven eta Mussorgskyren obrak. Raffaella Acellaren zuzendaritzapean ariko dira emanaldi horietan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!