Kimuak 2015 lehiaketan hautaturiko zazpi filmak emango dituzte, barikuan, Zornotza Aretoan

Anboto 2016ko ots. 25a, 12:00

'Foxes' filmeko fotogrametako bat.

Kimuak film laburren lehiaketan 2015ean hautaturiko zazpi filmak eskainiko dituzte, bihar, 21:00etan, Zornotza Aretoan. EAEko zinemagileen 5 segundos, A revenge story, Duellum, Foxes, I said I would never talk about politics, Lost village eta Luz a la deriva izenburuko film laburrak izango dira ikusgai.

Film dokumentala da Iñigo Salaberria donostiarraren Luz a la deriva, Islandian kokaturiko istorioa; animaziozko pelikula da, aldiz, I said I would never talk about politics; eta askotariko gaiei heltzen dieten fikziozko pelikulak dira, gaur, Zornotzan emango dituzten beste bostak ere: Tucker Dávila, David Gonzalez eta Lander Camarero bilbotarrek zuzendurikoak dira Duellum, 5 segundos eta A revenge story, George Todria georgiarrarena Lost Village, eta Mikel Gurrea donostiarrarena Foxes.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!