Aboubacar Diarrak Amorebietan jokatuko du, utzita

Anboto 2016ko ots. 1a, 17:26

Amorebieta futbol taldeak Errealeko bigarren taldeko Aboubacar Diarra (Bamako, 1994) atzelari Maliarraren zerbitzuekin egin da denboraldia bukatu arte. Urritxekoek Errealarekin sinatutako akordioa neguko merkatua zabalik dagoen azken egunean heldu da eta ekain arte elastiko urdina jantziko du 21 urteko jokalariak.

Errealeko harrobian bi urte eta erdian 35 partida jokatu ditu erdilari eta atzelari modura. Aboubacar Diarrak 2013ko udan Eibartik Sanserako bidea hartu zuen talde armaginenen jubeniletan aritu ondoren. Azken denboraldi horretan, Eibarrek Euskadiko jubenil Kopa lortu zuen Diarrak finalean egindako gol bati esker.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!