Ez dute uste autoak kiskali zituen sua inork eragin zuenik

Anboto 2016ko urt. 29a, 17:06

Eguazten gauean hiru auto erre zituen suteari buruz dakienaren berri eman du udaltzain buruak.

Gaurko udalbatzarraren ostean eman ditu azalpenak. Ilaran aparkatuta zeuden hiru kotxeetatik sua erdiko autoan sortu zela uste dute. Ustez Mercedes bat da: “Su-hiltzaileek esan zutenaren arabera sua berez sortu da”. Hau da, ikerketako puntu honetan ez dute uste sutea inork eragindakoa izan zenik. Oraingoz auto horren jabea ez da udaltzaingoan agertu eta ezta Ertzaintzan ere. Ertzaintzak ikerketagaz aurrera darrai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!