Ametx Zornotza jaitsierako postuetatik aldendu da denboraldiko seigarren garaipena lortuta

Anboto 2016ko urt. 18a, 13:33

Arturo Cruzek min asko egin zuen trantsizioan (Argazkia: zornotzast.eus )

2016ko lehen sei partidatatik bakarra bakarrik  dute etxean Garitaonandienek eta funtsezkoa zen aurrera ateratzea. Charles Nkaloulou eta Enosch Wolffen taulazpiko sendotasunak urteko lehen garaipena ekarri dute Larreara. Brico Dêpot Ciudad de Valladolidek ez zuen aukerarik izan talde berdearen aurka. Jaitsierako postuetatik urrundu eta promoziorako aukera ematen duten postuak garaipen batera ditu Zornotzak. 

 

Lehen laurdenean norgehiagoka oso parekoa zihoan. Valladolideko Shota Gelazoniak 10 puntu lortu zituen barne jokoan min handia eginez. 16-20ko emaitzarekin bukatu zen lehen laurdena. Garitaonandiarenei tentsio apur bat falta zitzaien defentsa arloan.

Bigarren laurdenarekin batera aldaketa batzuk heldu ziren bostekoan. Nkaloulou eta Wolfek gogortasuna ekarri zuten taulazpian. 216 zentimetroko Gottingeneko pibot alemaniarrak lehen norgehiagoka zen etxeko zaletuen aurrean. Bere fisikoa baliatuz puntu asko lortu zituen laurden honetan. Arturo Cruzek bestalde trantsizioan lan gogorra egin zuen  eta 18-0ko partzialaz 36-22ko markagailua jarri zuten berdeek Larrean. Arrutiren hiruko batek atsedenaldi aurretik erdi jota utzi zuen Valladolideko taldea. 41-27eko emaitza atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan Ametx Zornotzak ez zuen bere defentsako intentsitatea jaitsi.  Nkaloulou eta Arturo Cruzen hirukoek 20 puntuko aldea utzi zuten markagailuan. Valladolidek ezin izan zion zornotzarren intentsitateari eutsi nahiz eta saiatu partida moteltzen hutsarteekin. Iker Salazar leioarrak taldea trinko maneiatu zuen hirugarren laurdenean tarteari eutsiz 61-38ko emaitzarekin.

Azken laurdenean urte osoan ezin izan duen modura gozatu zuen talde zornotzarrak. Wolfek bere horretan jarraitzen zuen puntuak eta aldaratzeak pilatuz, (17 puntu eta 15 aldaratze guztira)eta Nkaloulouk ere digito bikoitzak lortu zituen (18 puntu eta 11 aldaratze).

Hurrengo astean Zilarrezko LEBeko kopa ospatuko denez Zornotzak ez du partida izango ez baitzuen sailkapena lortu. Denboraldiaren bigarren zatian azken partidetan jokoan emandako hobekuntza berrestea espero dute Mikel Garitarenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!