Epaimahaiak irabazle hautatzen duen taldeak 1.500 euroko saria jasoko du, euskarazko kantarik onenak 500 euro, eta Zornotzako jaietan kontzertua emateko aukera irabaziko du, hirugarrenak.
Lehiaketaren hirugarren ediziora aurkeztu ziren taldeetatik, bederatzi hautatu zituen epaimahaiak zuzenean aritzeko. Azaroan egin zituzten aurreko bi zuzenekoak, eta aipaturiko hiru taldeak aukeratu zituzten finalerako.