Zineklubaren hileroko hitzorduen ikusleei esker ona agertzeko helburuagaz, beste proiekzio berezi bat ere antolatu du Kine Zineklubak urtarrilerako. Pikadero filma ikusi eta Ben Sharrock zuzendariaren azalpenak entzuteko aukera eskainiko dute, urtarrilaren 19an, 20:00etatik aurrera, Zornotza Aretoan.