Aldundiak antolatzen duen Ertibil lehiaketa artistikoaren 33. edizioaren emaitza da, abenduaren 29ra arte Zelaieta zetroan ikusgai dagoena.
Lehiaketaren irabazleak izan diren Andere Etxegarai, Cristian Villavicencio eta Amaia Molinet artisten lanak daude, batetik, erakusketan, eta baita finalista izan direnena ere; 20 artelan, guztira.
Pintura, eskultura, argazkilaritza eta bideogintza arloko 138 obra aurkeztu dituzte Ertibil lehiaketara, aurten, 35 urtetik beherako 109 artistek.