Zulotik irteteko, garaipena behar du Zornotza saskibaloi taldeak

Anboto 2015eko abenduaren 11

Sarritan, hainbat baja izan dituzte partiduei aurre egiteko. (Argazkia: Zornotza S.T.)

Zornotza saskibaloi taldeak lau porrot daramatza bata bestearen atzetik, eta bolada txar horrek sailkapeneko zulora eraman ditu. Azken-aurreko daude, hiru garaipen eta zazpi porrotekin. Viten Getafe taldea bakarrik dute atzetik, eta, hain zuzen, talde horrexen bisita jasoko dute, bihar, zapatua, 18:30ean, Larrea kiroldegian.


Egia da, sarritan, baja askorekin egoten direna. Besteak beste, taldeko hiru jokalari Bilbao Basketekin entrenatzen dira. Joan zen asteburuan, esaterako, Mendiaren eta Aboubacarren hutsuenak izan zituzten  Malagara egindako bisitan. Biak ACBko Bilbao Basket saskibaloi taldeak deituta zeuden. Hala ere, ematen ari dena baino gehiago emateko kalitatea du taldeak.  Malagan biko baino, hiruko saiakera gehiago egin zituzten, ez oso portzentaia onekin (9/34). Gainera, erraztasun gehiegi eman zituzten defentsan.

Horregatik, garaipenak baino ez dio balio asteburuan Madrilgo taldearen kontra, gaur egun bizi duen estuasunetik irteten hasi gura badu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!