Gaur, astelehena, Iskander Rodriguez arratzuarrak mushing-a eta kanikrosa izango ditu berbagai. Mushinga txakurrek tiratuta elurretan trineoz ibiltzea da, eta, kanikrosa, menditik zehar eta elur barik txakur bakarrak lagunduta aritzea.
Martitzenean, Luis Miguel Egiluzek Islandian bizitako abentura eta larrialdiak kontatuko ditu. Laburra eta erraza behar zuen zeharkaldia konplikatu egin zitzaien, ustekabean.
Azkenik, eguaztenean, Iñigo Iruretagoiena mendizale getxoztarrak Nepaletik eta Himalaiatik egindako zeharkaldi gogorra (74 egun eta 200 kilometro) gogoratuko du.
Mendi taldeak argazki erakusketa bat ere prestatu du, Urtza, Far-Far, Saltsa eta Ontza tabernetan.