Kadete mailako proba 11:00etan hasiko da, eta gazte mailakoa, 12:00etan. Bata zein bestea euskal zirkuiturako puntuagarriak izango dira. Iaz, 200 bat txirrindularik parte hartu zuten, eta, aurten, kopuru hori gainditzea itxaroten dute antolatzaileek. Zirkuituak hiru kilometro inguruko luzera du, eta ez da oso gogorra. Aldapa bat edo beste kenduta, gainerako ibilbide osoa laua da. Beraz, teknika doitua dutenentzat baino aproposagoa da indarreko txirrindularientzat.