Carlos Docandoren gizonek porrot birekin hasi zuten denboraldia, abuztuan, baina harrezkero, ez dakite galtzea zer den: bost garaipen eta lau berdinketa. Azken hilabetean defentsako lan onak eman dizkie puntuak: Lau partidu daramatzate golik jaso gabe.
Zapatuan, 17:00etan, partidu zaila dauka Amorebietak. Hirugarren tokian dagoen Toledok bisitatuko du Urritxe. Gaztela Mantxako taldeak Amorebietak baino hiru puntu gehiago ditu.