Etxegabetzeak gelditzeko eta herritarrei bizilekua bermatzeko konpromisoak zehazten ditu Kaleratzeak STOP Desahucios plataformaren mozioak. Horrela, Zornotzako Udalak herria "Kaleratzerik Gabeko Herri" deklaratuko luke testua onartuz gero.
Kaleratzeak saihesteko, jarduerak koordinatzeko pertsona edo organismo bat izendatzea eskatzen du testuak. Udalak, horrelako kasuetan, udaltzaingoak kaleratzean laguntzea ekidingo luke, eta fidantza edo administrazio erakundearekin bitartekaritza lana egingo luke, kaleratzea saihesteko. Etxegabetzea saihestu ezingo balitz, kaltetutako pertsonei alokairu sozialeko erregimenean ostatu emateko neurriak hartuko ditu lituzke.
Horrez gain, mozioan ageri den beste neurri bat fidantza erakundeei jabetzan dituzten etxeen errolda eskatzea da, eta etxebizitza horiek alokairu sozialeko programan jar ditzaten exijitzea. Zornotzako etxebizitza huts guztien inbentarioa egiteko konpromisoa ere hartuko luke udalak, izan titulartasun publikokoak zein pribatukoak. Herriko etxebizitza beharrak aztertu, eta etxe hutsak zornotzarren eskura jartzeko neurriak hartuko lituzte mozioa onartuz gero.