Mikel Garitaonandiak zuzendutako gizonek partidu serioa jokatu zuten Granadaren kontra eta asko borrokatutako garaipena eskuratu zuten: 74-71. Hasiera-hasieratik defentsan intentsitate handiz jardun zuten eta erasoko jokaldiak ere aurreko partiduetan baino hobeto aukeratu zituzten. Azken laurdenean Garcia eta Arrutiren saskiratzeak erabakiorrak izan ziren.
Garaipen honekin jaitsera postuetatik atera da Ametx Zornotza. Orain azken laugarren dago.