Azarora arte egongo da izena emateko aukera, eta proba egitera joateko aukera izango du, ordura arte, gura duenak. Eguaztenetan, 18:30etatik 20:30era izaten dira antzerki tailerraren saioak, Zornotza Aretoan.
Antzerkia ahalik eta modu zabalenean landuko dute ikastaro horretan: antzezpena ezezik, zuzendaritza edo zein produkzioa ere jorratuko dute. Guztia, "egunerokotik ahaztu eta ondo pasatzea" helburu izanik, eta jolasa metodo bezala baliatuta.
Maiatzean Zornotza Aretoan aurkeztuko duten antzezlana ere prestatuko dute, ikasturtean zehar, eguazteneko saioetan. Zornotza Aretoan estreinatuko duten ikuskizun horren alderdi guztiak lantzen jardungo dira tailerraren parte-hartzaileak, ikasturte osoan zehar.