Andres Espinosa zornotzarra (1903-1985) mendizale ezaguna izan zen. 1929an eta 1930ean, bera izan zen Mont Blanc eta Kilimanjaro mendietara bakarrik igo zen lehen pertsona.
Domekan, Andres Espinosa mendizalearen oroimenezko martxa izango da Zornotzan, udalak, Ametx erakundeak eta Zornotza Mendi taldeak antolatuta. Proba 08:30ean hasiko da, Jauregibarriako lorategi botanikoan. Ibilbideak 22,5 kilometro ditu. Sei urtetik gorako gazteentzat beste ibilbide bat ere antolatuko dute. 10:00etan hasiko da parke botanikoan, sei kilometroko luzera izango du, eta une oro begirale bi egongo dira gaztetxoak zaintzen.
Andres Espinosa zornotzarra (1903-1985) mendizale ezaguna izan zen. 1929an eta 1930ean, bera izan zen Mont Blanc eta Kilimanjaro mendietara bakarrik igo zen lehen pertsona.