Zornotza Saskibaloi Taldeko Moussa Kone hegaleko-pibotak hautsita ditu bere ezker hankako meniskoa eta aurreko lotaile-gurutzatua. Hori da egin dioten erresonantziak erakusten duena. Boli Costako pasaportea duen jokalari amerikarrak ezin izan ditu jokatu azken partiduak eta entrenamenduetan ere ez du parte hartu, belaunean min zuelako. Horregatik egin diote erresonantzia.
Ebakuntza egin beharko diote. Bihar ebakuntza egin aurretiko errehabilitazioa egiten hasiko da ospitalean. Gutxienez sei hilabete beharko ditu errekuperatzeko.
Klubean oso pozik zeuden Koneren orain arteko ekarpenagaz eta taldean funtsezko jokalaria dela uste dute. Orain, bere hutsunea estaltzeko, ordezko baten bila dabiltza merkatuan.