Udazken taldeko zornotzarrekin batera, Eibarko Usartza, Iruñeako Bizarzuri, Gasteizko Adurtza, Bermeoko Karkinkabara eta Durangoko Jaizale taldeek parte hartuko dute zapatuko hitzordu horretan.
17:30etik aurrera, txistu talde bakoitza herriko zonalde batean zehar ibiliko da jotzen, eta 19:00etatik aurrera guztiek elkarrekin egingo dute kalejira, Zornotza erdigunean.
Txistu Egunean bakarrik ez, urteko domeka guztietan ere txistuaren soinua herrian zehar zabaltzen dute, Udazken taldeko kideek. Domekaro ateratzen dira kalejiran, eta Zornotzako auzoetako jaietan ere jotzen dute.