Katixa Agirreren Atertu arte itxaron liburua izango dute euskarazko irakurle taldean lehenengo irakurgaia, eta idazle gasteiztarra gonbidatu dute irakurketa amaierako solasaldira.
Irailaren 29an, 20:00etan, egingo dute solasaldi hori Agirregaz, Zornotzako liburutegian. Iñaki Irasizabal idazle zornotzarra ariko da, gainera, solasaldi hori bideratzen.