Zornotzak Euskal Herria Torneorako puntuagarria zen junior mailako lasterketa hartu zuen joan zen asteburuan. Proba Ekin Ner Group taldeko Gaizka Sotil txirrindulariak irabazi zuen. Indar erakustaldia egin zuen Sotilek. Lehenengo, lan handia egin zuen Muniketan behera zein Zornotzarako bidean aurretik zihoan Sergio Álvarez harrapatzeko. Ondoren, azken bihurgunera abantailagaz sartu, eta esprint indartsuan bera gailendu zen.