Mikel Garitaonandia, Bizkaiko entrenatzailerik onena

Anboto 2015ko uzt. 15a, 12:21

Saskibaloi denboraldiari amaiera emateko, Bizkaiko federazioak urtean hainbat arlotan gehien nabarmendu diren kirolariak saritu ditu. Ekain amaieran Bilboko Euskalduna jauregian egindako sari banaketan, aurtengo Bizkaiko entrenatzailerik onenaren saria Zornotza Saskibaloi Taldeko Mikel Garitaonandiak jaso zuen.


Zornotzak aurten Zilarrezko Adecco Ligatik Urrezko Mailara igotzeko igoera fasea jokatu du Garitaonandiaren aginduetara. Lehen kanporaketan Xuven Cambados talde galiziarra kanporatu ostean, Guadalajara koska gogorregia izan zen, eta playoffetatik kanpora geratu zen. Hala ere, marea berdeak – zornotzako zaleak– denboraldi ikusgarriagaz gozatu ahal izan du aurten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!