Zornotzako jaiak 2015

Iluntzean hasiko dituzte Karmen jaiak, xake taldearen pregoiagaz

Anboto 2015ko uzt. 15a, 12:09

Iaz Zornotzako Arte eta Kultura Elkarteak eman zien hasiera jaiei.

Zornotzarrek hamahiru eguneko jaiak dituzte aurretik. Gaur 20:00etan da hitzordu ofiziala: Zornotzako erraldoi eta buruhandiekin girotuko dute plaza gaiteroek eta txistulariek. Deustuko Ondolan erraldoien konpartsa izango dute lagun. Xake taldeko Mari Carmen Montoyak irakurriko du jaietako pregoia. 90 urteko zornotzarrak urduri hartu du ardura: "Alabak lagundu dit pregoia prestatzen. Irakurri egingo dut, eta horrela lasaiago nago. Euskaraz ere izango da zati bat; nire euskaran, jakina, etxekoan".

Bihar Karmen eguna izango da, eta barikuan Kuadrilen Eguna. Asteburuan hainbat kontzertu izango dituzte Zornotzan: Hora Trece, Gatillaz, Betagarri, Zirkinik Bez, eta Mikel Urdangarin, besteak beste.

Hona hemen jaietako egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!