Kale musika eta ikuskizun ugari izango dira karmenetan, eta kontzertua eskaintzen hainbat talde ezagun: Vendetta, Gatillazo, Betagarri, Hesian eta Ze Esatek, esaterako. Mikel Urdangarinek uztailaren 19an, domeka, eskainiko du kontzertua, Zelaieta parkean. Berekin batera, egun horretan, Ane Etchegoyen abeslariak ere eskainiko du kontzertua.