Ibai Larrondo zornotzarrak Espainiako kickboxing txapelketa irabazi du

Anboto 2015ko eka. 25a, 14:27

Jagoba Santamaria, Ibai Larrondo eta Alejandro Munteanu

Zornotzako Ukabilak taldeko Ibai Larrondok K1 modalitatean urrezko domina jantzi du. Talde bereko Jagoba Santamaria eta Alejandro Munteanuk, aldiz, zilarrezko dominak irabazi dituzte nork nere modalitatean.

Oviedon kickboxingeko hainbat modalitatetako Espainiako txapelketak jokatu ziren joan zen asteburuan.  Ia 300 kirolarik parte hartu zuten. Euskal ordezkaritza 24 partaidek osatu zuten eta 22 domina irabazi zituzten. Horietako hiru domina Zornotzako Ukabilak taldeko ordezkariek lortu zituzten. Ibai Larrondo zornotzarra txapeldun geratu zen K-1 modalitatean. Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia. Larrondok 25 urte ditu eta 17 urte zituenetik kickboxinga praktikatzen dabil. Bere taldekide Jagoba Santamaria eta Alejandro Munteanu azpitxapeldun geratu ziren light contact eta light junior mailetan, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!