Domekan Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexual (LGTBI) eguna izango da eta Ziztada Gune Askeko sustatzaileek (Luis Urrengoetxea kalean okupatutako lokala) hainbat ekintza prestatu dituzte egun horren harira. Bihar, barikuan, Kitzikan sexu askapenerako gazte antolakunde sortu berriko kideek hitzaldia eskainiko dute lokalean 18:00etatik aurrera. Kitzikan sexualitatea eta ekintza politikoa bateratzen dituen proiektua da. Eskualdeka antolatzen da, asanblada autonomoetan eta asanblada horiek dira proiektuaren gidari bakarrak.
Domekan LGTBI bandera igoko dute lokalean bertsolari eta txistulariekin. Ondoren, Arrakala izeneko dokumentala eskainiko dute eta ostean heteroarauari buruzko eztabaida hasiko dute. Azkenik, astelehenean kartelak egiten ikasteko tailerra egingo dute 18:00etatik aurrera.