Amorebieta futbol taldeko Jon Gaizka Apraiz (Eibar, 1987) ondoezik sentitu zen orain aste batzuk eta ospitalean hainbat proba egin zizkioten. Orain, medikuen gomendioari kasu eginez, futbola uztea erabaki du bihotz arazoengatik. Apraiz Sestao River taldetik etorri zen Amorebietara 2013an eta harrezkero 63 partidu jokatu ditu: 62 ligan eta 1 kopan.