Giro itzela sortu da Zornotzan asteburuan, Haizetara jaialdian. Musikarien maila bereziki handia izan da aurtengoan: banden lehiaketak 10 urte bete dituela eta, 2006tik hona saritutako bandek partu dute. Iaz irabazi zuen taldeak, Perhaps Contraptionek, irabazi du sari nagusia. Herritarrek aukeratutako irabazlea, berriz, The What Cheer? Brigade izan da, eta instrumentistarik onenaren saria No Water Please taldeko François Piriouk lortu du.