Musikaren esanahia ondoen islatu duen erakuslehioa sarituko dute

Anboto 2015ko eka. 18a, 13:03

Stoner arropa dendaren erakusleihoa.

Kaleko musika banden Haizetara jaialdiaren harira, Dendariak elkarteak erakusleiho lehiaketa antolatu du hirugarrenez. Ohi moduan, erakusleihoak atontzeko gaia musika izan da, eta saltoki parte-hartzaileek hamar egun izan dituzte euren lanak erakutsi, eta herritarrak konbentzitzeko. Sari banaketa ekitaldia domekan, 13:00etan, egingo dute, Zelaieta parkeko kioskoan.


Aurten, hamar dendek parte hartu dute lehiketan: Bicis Cañas Bizi, Arri, Intelek, Aitor bitxi denda, Men’s, Ponpak, Sirun XI, Tipi-tapa, Tres eta Stoner. Orain arteko lehiaketak Stoner arropa dendak irabazi ditu.

Herritarren botoa
Gehien gustatzen zaien erakusleihoaren alde bozkatzeko aukera dute herritarrek. Horretarako, lehiaketan parte hartzen dabiltzan dendetan dagoen bozka-orria bete, eta Zelaieta zentroan kokatu duten kutxan sartu behar da. Zapatuko 13:00ak arte dago horretarako aukera. Dendariak elkarteak Facebooken duen orriaren bidez ere bozkatu daiteke lehiaketan.

Bozketan parte hartzen duten herritarren artean hamar txartel zozkatuko dituzte. Txartelak 20 eurokoak izango dira, baina 30 euroko balioa izan dezakete, beti ere irabazleek txartelak lehian ibili diren dendetan erabiltzen badituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!