Olabegogeaskoetxea atxondarrak irabazi du Zornotzako rallysprinta

Anboto 2015ko eka. 8a, 13:35

Iñaki Narbaiza eta Iñigo Olabegogeaskoetxea Zornotzan garaipena lortu ostean

Iñigo Olabegogeaskoetxeak denboraldiko lehen garaipena lortu du Zornotzan. Iban Tarsicio abadiñarrak, aldiz, 17. tokian amaitu zuen, bigarren txandan arazoak izan ostean.

Iñigo Olabegogeaskoetxea pilotu atxondarrak eta Iñaki Narbaiza kopilotu eibartarrak (Mendiola Racing) sorpresa eman eta Zornotzako rallysprinta irabazi dute asteburuan. Zornotzako ibilbidea “ez zen egokia gure autoaren ezaugarrientzako, baina autoaren prestaketan erabat asmatu genuen”, azaldu du Olabegogeaskoetxeak. Horrela, aurtengo lehen garaipena lortu zuten. Aurten behetik gorako bidea egiten dabiltza: “Denboraldia txarto hasi genuen. Autoa ezin genuen nire gustora ipini. Lehenengo lasterketa bietan txarto ibili ginen eta hurrengo bietan arazo mekanikoak izan genituen”. Handik aurrera autoaren prestaketan asmatzen hasi ziren: “Orain gusturago sentitzen naiz bolantean eta hortik heldu dira emaitzak”. Euskal Herriko Rallysprint Txapelketa amaitzeko hiru proba falta dira eta aurrerantzean podiumerako borrokan ibiltzea du helburu.

Tarsiciok zulatua

Iban Tarsicio eta Iñigo Peñarentzat (Durangalde Racing) ahazteko moduko proba izan zen. Bigarren txandan gurpil bat zulatu eta aurrealdean ibiltzeko aukera denak galdu zituzten. Azkenean, 17. tokian sailkatu ziren. Aingeru Castro txapelketako liderrak, aldiz, hirugarren amaitu zuen. Ondorioz, lidertzan sendotu da eta Tarsicio bigarren sailkatuarekiko aldea handitu du. Txapelketa amaitzeko San Miguel, Azkoitia eta Aramaioko probak falta dira.

Irabazleak BMW M3agaz:

 

SAILKAPENA:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!