Urtza taberna eta Harrison hotela, Jan Alai pintxo lehiaketan garaile

Anboto 2015ko eka. 8a, 09:16

Urtza tabernako "Mejilloiak latan" pintxoa izan da epaimahaiarentzat pintxorik berritzaileena. Herritarren boto gehien, ostera, Harrison hoteleko pintxoak jaso du. Propi erretegiko Mikel Arraibik, bere aldetik, zerbitzaririk onenaren saria jaso du.

Guztira 65.000 pintxotik gora saldu dira eguaztenetik domekara izandako Jan Alai pintxo lehiaketan. Aurten, 54 taberna eta jatetxek parte hartu dute lehiaketan, eta Urtza tabernak jaso du epaimahai profesionalaren saria. Herritarrek pintxoak dastatu ostean egindako bozkaketan, aldiz, Harrison hotela izan da garaile. Bi irabazleek 1.000 euroko saria, plaka eta txapela irabazi dute.

Hona hemen herritarrek gehien bozkatutako pintxoen zerrenda:

1- Harrison hotela

2- Pozu's

3- Gu geu

4- Propi

5- Boroa

6- Uranga

7- Berezi

8- Urtza

9- Ankora

10- Aterpe

Zerbitzaririk onena aukeratzeko zozketa ere egin da lehiaketaren amaieran, eta Propi erretegiko Mikel Arraibik jaso du sari hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!