Docando gogotsu agertu da zuzendaritzakoek antolatu dioten aurkezpenean eta bere helburua ahalik eta arinen lanean hastea dela adierazi du. Entrenatzaile berriaren lehen asmoa, taldea apurka-apurka osatzea da. Docandoren hitzetan, lehenik eta behin, jokalariekin hitz egiten hasiko da, horrela taldea zehazten joateko eta berarekin lanean arituko direnak ere zehazten joateko.
Bestalde, bukatu berri den denboraldiaren inguruan adierazi du, Amorebieta futbol taldeak Bigarren B mailan egindako denboraldia ona izan dela, azken batean maila mantentzea garrantzitsuena delako. Eta denboraldi berriari begira, eta maila honetan bere debuta dela ikusita, lasai dagoela adierazi du eta ondo egiteko asmoak dituela.