Amorebietak entrenatzaile berria izango du 2015/16 denboraldian. Carlos Docandok Jose Felix Gallastegi ordezkatuko du aulkian. Aurretik ere Amorebieta taldean izana da Docando; 2008/09 denboraldian laguntzaile kargua izan zuen. Ondoren, Getxora joan zen eta handik Sestao River taldera. Sestaogaz Bigarren B Mailara igo zen 2011n. Ondoren, 2012 eta 2014 urteen artean Portugaleteko entrenatzaile izan zen eta igoera fasea jokatu zuen.
Futbolari zela Barakaldo, Manlleu, Sestao River, Numantzia, Gimnastica de Torrelavega, Gramanet eta Amorebieta taldeetan aritu zen. Hain zuzen, Amorebieta taldean jarri zion amaiera bere futbolari ibilbideari 2005ean.