Xabi Etxeitak kontratua berritu du Athleticekin

Anboto 2015ko mai. 26a, 09:40

Xabi Etxeita eta Athleticeko presidente Josu Urrutia kontratua sinatu ostean.

2018ra arte zuri-gorriz jantziko da Xabi Etxeita futbol jokalari zornotzarra eta 40 milioi euroko hutsaltze-klausula izango du.

“Beti nahi izan dudan tokian egotea niretzako gauza handia da”, adierazi du jokalari zornotzarrak: “Nire helburua hemen urte askotan jarraitzea da”.

Etxeitagaz batera Iago Herrerin atezainak ere kontratua berritu du Athleticekin 2017ra arte eta 35 milioi euroko hutsaltze-klausula du.

Kontratuaren sinaketa eta Etxeitaren adierazpenak (Bideoa: Athletic Club)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!