Fernando Arana Amorebieta futbol taldeko kirol zuzendari berria da

Anboto 2015ko mai. 26a, 09:46

Taldeen kudeaketan esperientzia du. Besteak beste, Aitor Larrazabal buru zuen Lemoako lantalde teknikoko kidea izana da.

Fernando Arana (Bilbao, 1970) Amorebieta kirol elkarteko kirol zuzendaria da alde biak akordio batera heldu ondoren. Horrela jakinarazi du Amorebieta KE-k bere webgunean. Ez da Amorebietan dagoen lehen aldia; iazko denboraldiko lehen zatian lantalde teknikoko kidea izan zen. Orain, 2015/16 denboraldiko taldea osatzeko ardura izango du.

Arana futbol jokalari ohia da. Belauneko lesio larri baten ondorioz utzi zuen futbola. Ondoren, Danok Bat taldean entrenatzaile jardun zuen hainbat kategoriatan. Segidan Derion (hiru denboraldi), Apurtu Arten (bi denboraldi) eta Gatikan ibili zen, harik eta Lemoan Aitor Larrazabalen lantalde teknikoko parte izatera pasatu zen arte. Lemoako ibilbidea amaitu ostean Lezaman hainbat lan burutu zituen Athletic-entzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!