Zapatuan etorri zen Intxaustiren garaipena, zortzigarren etapan. Etapako ihesaldian sartu zen, ihesaldiak helmugara heltzeko aukerak baitzituen. Zapatukoa izan zen goi-mendiko etapen lehenengoa. Hasieran ia 50 laguneko ihesaldia sortu zen eta ihesaldi horretatik beste 12 pertsonako ihesaldi bat. Intxaustik atzeko talde horretatik erasoa jo eta Kruijswijk-en txakalaldia aprobetxatuz bakar bakarrik heldu zen helmugara, behatz puntekin bere taldekide eta lagun izan zen Xavi Tondori garaipena zuzenduz. Garaipen horrekin Intxaustik mendiko sailkapeneko "maglia azzurra" jartzea lortu zuen.